Itxi

Faktoria

Klima larrialdia

Elisa Sainz De Murieta: "Trumpen erabakiek ez diote bakarrik munduari kalte egiten, estatubatuarrei ere bai"

BC3ko ikertzailearekin aztertu dugu Donald Trumpek hartutako erabakia. Sanez De Murietak ez du uste Txina AEBko presidenteak hartuko bidetik jarraituko duenik.

  • Elisa Sainz De Murieta

    Elisa Sainz De Murieta

    10:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donald Trumpek Estatu Batuak Parisko akordiotik ateratzeak klima larrialdiaren aukako borrokan izango dituen ondorioak aztertu ditugu "Faktoria"n, Elisa Sainz De Murieta BC3ko ikerlariarekin. Kaltea zehatza dela esan digu, ingurumenarentzat, klima aldaketaren aurkako borrokak behar duen finantziazioarentzat eta baita, Estatu Batuentzat ere, bertako herritarren bizimoduarentzat eta ekonomiarentzat.

Ez du uste Txinak Trumpek abiatutako bidetik jarraituko duenik: Txinak "bere interesen arabera hartuko ditu erabakiak. Oraintxe enplegu berde gehien dituen munduko herrialdea da" .

Europak , Estatu Batuek uzten duten hutsunea bete behar dutela iritzi dio eta berotegi efektua sortzen duten isurien murrizketarako estrategiari tinko eutsi behar diola.