Itxi

Faktoria

PSE-Garcia Gurrutxaga

Garcia Gurrutxaga, PSE: "Omnibus dekretuak erakutsi du eskubia beti eskubideen aurka dagoela"

Gipuzkoako diputatu sozialistak Faktorian aitortu du Omnibus dekretua onartu izanak 'lasaitasun handia' eman diola Espainiako Gobernuari: "Gobernuak bezala, jende askok lasaiago hartzen du arnasa".

  • Maria Luisa Garcia Gurrutxaga, PSEren diputatua Kongresuan

    Maria Luisa Garcia Gurrutxaga, PSEren diputatua Kongresuan

    21:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sozialistak eta Espainiako gobernua bera lasaitu ditu Omnibus dekretuak onartu izana. Maria Luisa Garcia Gurrutxaga diputatu sozialistak "Faktoria" albistegian esan du 'lasaiago arnasa' hartzen dutela orain, bai gobernuan, bai talde sozialistan eta baita ere gizarte neurri horien beharrean dauden milaka herritar. Aldi berean, Juntsen esku egon izanak sortu diren kritikei berehala erantzun die Garcia Gurrutxagak, 'Sanchezek e du ezer saldu' eta kontrara bota du salaketa: 'PPk, eskuinak eskubideen aurka dagoela erakakutsi du berriz ere, kalkulo politikoengatik' eta gogor egin du Feijooren alderdiak izan duen aldaketen aurka: Argi gelditu da 'Alderdi Popularrean ez dagoela inor gidari-lanetan, 24 ordutan gauza bat esan eta kontrakoa egiten dute'.

Aurrekontuen eztabaida eta negoziazioari dagokionez, lasai dago diputatu sozialista. Iazkoak aurrekontu 'espansiboak' izan zirela nabarmendu du eta beraz, aurten akordiorik ez badago, eragozpenik gabe lan egin dezaketela uste du. Hala ere, berriz esan du Garcia Gurrutxagak: inbestidurarako taldea horretarako zen, Pedro Sanchezen izendapenerako eta aurrekontuetarako negoziazioak 0tik hasiko dira orain. Ez dago beraz, 'inbestidurako blokerik' osatuta.