Faktoria
Berdintasuna
Justizia feminista, zein bide dago egiteko?
Nekane San Miguel epaile ohia eta Goizeder Otazua EHUko zuzenbide prozesaleko irakaslea aritu dira gogoetan Mouliaá eta Hermosoren kasuetatik abiatuta
-
Goizeder Otazua eta Nekane San Miguel
28:03 min



Luis Rubialesen kontrako epaiketan Jenni Hermosok deklaratu biharamonean eta Elisa Mouliaá aktoreari Alfonso Carretero epaile insturktoreak egindako galdeketatik bi astera aritu dira bi adituak gogoetan justizia feministak egiteko duen bideaz. Epaile instruktoreak izandako jarrera bortitza salatu du, lege oinarrien kontrakoa dela esan du eta edozein salatarik duela eskubidea errespetuz tratatu dezaten. Goizeder Otazuak gogoratu du bikote harremanetatik kanpora izaten diren sexu erasoen % 8 soilik iristen dela epaitegietara. Eta iristen direnek egiten duten bidea nolakoa izaten den ikusita, "superwoman" izan behar dutela. Justizia, gizarteko isla dela azpimarratu dute biek eta gizarte osoak aldatu behar duela justizia bera ere aldatzeko.