cerrar buscador

Receta Express

Nagore Irazuegi eta Pili Manterola
  • 16:36 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • NAGORE IRAZUEGI: Orburuak, olioa, ozpina, Dijon ziapea, baratxuria, urdaiazpikoa.
  • PILI MANTEROLA: Olagarroa, patatak, esnea, gurina, arrautzak, piper hauts beltza.
  • - Ezpeletako piper hautsa
Prestaketa

Martxoan BBC kateak Madrilen dagoen Arima jatetxera bixita egin zuen angulen arrakastari buruz hitz egiteko. Nagore Irazuegi donostiarra jatetxeko jabea da, Arima bere ametsa, ilusia dela aitortu digu, Madrilen bizi zenez, bertan irekitzea erabaki zuen, eta orain arteko ibilbidearekin oso pozik dagoela esan digu.

Jakiei dagokionez, "jatetxe serioa" dela esan digu, "produktuari garrantzia handia ematen diogulako". Euren barazkiak Mendabiatik ekartzen dituzte, eta baita haragia ere. "Arima"n gainera vermouth eskaintza zabala dute, 30 klase baino gehiago dituzte.

Nagore Irazuegiri "Sukaldari Dema"n parte hartzeko eskaintza egin diogu, eta eguneko menuaren lehen platera prestatu du, bigarrena berriz Pili Manterolak egin du.

Nagore Irazuegik lehen platera: Orburuak, ziape olio-ozpinarekin

Orburuak garbitu zati, azal horia ikusi arte, azal horia ikusi arte, ondoren, 17 minutuz egosi.

Olio-ozpina prestatzeko: 3 parte olio, parte bat ozpina, eta Dijon ziapea nahastuko ditugu.

Baratxuria laminatan moztu, frijitu, hoztu eta ondoren txikitu.

150 gradutan urdaiazpikoa labean sartu, eta egina dagoenean txikitu.

Baratxuri eta urdaizapiko zatiak, aurretik zatitutako orburuen gainean jarri.


Pili Manterola: Olagarroa, patata purea eta saltsa gazi-gozoarekin

Olagarroaren adar luze bat hartu (aurrez egositako olagarroa hartu), uretatik pasa, eta plantxan berriro gorritu, eta azkenik xaflatan moztu.

Patata berriarekin patata purea egin: Patata egosi, esnea eta gurina gehitu, eta birrindu ondoren, arrautzaren gorringoarekin gozatu, eta bukaeran piper hauts beltza gaineratu.

Bigarren saltsa, ekilore olioa eta eztiarekin egin: Olioa eta eztia berotu, eta ondoren, ezpeletako piper hautsa gaineratu, saltsari kolorea emateko.

Patata purea eta saltsa, olagarroarekin batera pikatzeko jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali