audioak (1)
Pili Manterola bakarrik aritu da gaur, eta arkumea prestatzeko bi errezeta proposatu dizkigu:
Arkume hanka saltsan:
Lehenengo harakinari esango diogu hankak biltzen joateko aurrez, egun batetik bestera ez direlako lortzen.
Hankak egosi egingo ditugu: urez estali, tipula eta porruarekin, eta pipermin apur batekin, nahi badugu. Irakin arte eduki ostean lapiko azkarrean 40 minutuan erregosiko dugu. Ez bota kokzioko ur hori, gero saltsarako erabiliko dugu eta.
Hanka saldatik ateratzean, erditik ireki eta hezur handia kendu egin diezaiokegu, nahi izanez gero. Haragia samur-samurra egongo da eta erraz kenduko dugu hezurra. Baina hezur txikiak utzi egingo ditugu. Ondoren irin eta arrautzeztatu eta frijitu. Alde batera utzi.
Saltsa egiteko, tipula eta azenarioa txiki-txiki egingo ditugu. Oliotan erregosi eta ardo zuria ere botako diogu. Bukaeran, arkumea egosteko erabili dugun salda gehitu. Ondoren, frijituta ditugun hankak sartu saltsan eta azken berotu bat eman guztiari.
Arkume txuletatxoak Villaroy erara:
Fin-fin ebakiak nahi ditugu txuletak. Gatzatu eta piperhauts beltza egin. Lehenengo plantxan gorritu, alde batetik eta bestetik, kolore pixkat emateko, besterik ez.
Gero, bexamel garbi bat egingo dugu, gehienez tipula pixkatekin goxatua: irina eta gurinarekin egin roux-a eta gero, esnea botatzen diogunean, kroketak egiteko moduko bexamelaren konsistentzia emango diogu. Txuletak bexamelean murgildu eta hozten utziko ditugu. Behin hoztuta, irinetan eta arrautzetan pasa. Ogi birrindutan, ondoren. Gero frijitu eta gozatu!
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/05
Faktoria 33:03
2024/12/05
kultura.eus 26:38
2024/12/05
Goizak Gaur 14:00 31:51
2024/12/05
Kirol Legez 26:27
2024/12/05
Goizak gaur 31:26
2024/12/05
Faktoria 26:09
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa