cerrar buscador

Receta Express

Nerea Aliasen hozkailua
  • 24:19 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: Aurrez egindako 'carbonara' pizza komertziala, indioilarra, tomatea, azenarioa, arrautza, hegaluzea oliotan, ahuakatea.
  • PILI MANTEROLA: Indiolar bularra, baratxuria, tomatea, azenarioa, ahuakatea, arrautza (aldez aurretik egosia).
Prestaketa

Nerea Alias aurkezle ezagunaren hozkailuan miatu dugu, eta bertan aurkitutako osagaiekin pizza deseraikia eta indioilar betea prestatu dituzte Igor Zalakainek eta Pili Manterolak.

Igor Zalakain: 'pizza deseraikia'

Pizzari gustuko ez ditugun osagaiak kenduko dizkiogu: kendu osagai krematsuak, koilararekin, arrastaka, esaterako.

Indioilarra zerrenda finetan jarriko dugu. Tomatea ere ahalik eta xafla finenetan, azala kenduta. Azenarioak fin-fin moztu. Hegaluze pixkat ere bai, deseginda. Eta osagai guztiak pizzaren gainean jartzen joan. Erdi-erdian, berriz, arrautza. Orduan pizza labera sartu eta tenpera altuan (200º-220º) erreko dugu.

Bien bitartean, ahuakatea sardexka batekin apurtu eta gehitu olioa eta ozpina. Ongi ongi nahastu. Pizza labetik atera orduko, haren gainean ahuakate prestaketa zabalduko dugu.

Espezieren bat edo beste, min ikutua… piper pixkat.

Pili Manterola: 'indioilar betea'

Film plastikoa erabiliko dugu. Filma zabaldu eta bertan indiolar bularra jarriko dugu, bera ere zabalduta. Gatzatu eta piper hauts beltza botako diogu.

Bitartean, betegarria prestatuko dugu: baratxuria txikitu egingo dugu, tomatea zuritu eta pepitak kendu ostean, lauki txikitan egingo dugu. Baita azenarioa ere. Ahuakatea eta arrautza egosia ere zati txikitan egin. Osagai guztiak zartaginean pasako ditugu, olio pixkatekin. Kontu izan, ahuakatea eta arrautza azkenekoak izango direla zartaginean sartzen.

Osagaiak erregosi ondoren, indiolar gainean jarriko ditugu. Orduan, errulo bat sortuko dugu indiolar betearekin. Film plastikoarekin ondo batu eta ondo lotu. Ertzetan korapiloak egin, goxokiei bezala. Uretan egosiko dugu orduan, plastikoan sartutako indioilar betea. Haragia zuritzen ari zaiola ikusten dugunean, atera egingo dugu. Bost bat minutuan egongo da egina.

Indioilar erruloa biribilkitan zatituko dugu eta pertsona bakoitzeko, gutxienez, biribilki bat jarriko dugu platerean. Tomate saltsa batek lagunduta, ederto geratuko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali