cerrar buscador

Receta Express

Erremolatxa
  • 24:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: erremolatxa, letxua, rukula, aza edo lonbarda, intxaurrak, kalabaza haziak, olioa ziapea, ozpina eta gatza.
  • PILI MANTEROLA: erremolatxa, bakailaoa, olioa, pistatxoak eta mahaspasak. Aukeran, germinatuak.

audioak (1)

Prestaketa

Igor Zalakainek erremolatxa entsalada prestatu du

Erremolatxa bat egosi eltze azkarrean 20 minutuz. Hozten utzi, zuritu eta laukitan edo xafla finetan moztu.

Beste alde batetik, erremolatxa gordinik zuritu (eskularruak erabili, tindatu egiten duelako) eta xafla finetan moztu. Patatak bailiran frijitu. Pittin bat gatzatu.

Entsalada osatzeko, erremolatxari letxua, rukula, aza edo lonbarda mandolinarekin fin-fin moztuta, intxaurrak eta kalabaza haziak gaineratu. Olio-ozpindu, olioa, ziape apur bat, ozpin gutxi eta gatza erabilita. Azken unean, frijitutako erremolatxa txipak jarri.

 

Pili Manterolak bakailao eta erremolatxa hostopila proposatu du

Erremolatxa egosi eta xaflatan moztu. Haren hostoei ere irakin bat eman, eta hostoetako bat frijitu.

Bakailaoa konfitatu eta laminak atera. Molde batean, jarri lehenengo erremolatxaren hosto egosiak eta, gero, bakailao eta erremolatxa geruzak tartekatu. Ondoren, pistatxo txikituak eta mahaspasa beratuak bota. Gainetik, konfitatzeko erabilitako olioarekin egindako pil-pila bota gozatzeko. Bukatzeko, hosto frijitua jarri. aldamenean, germinatu bazuk, aukeran.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali