cerrar buscador

Receta Express

Entsalada errusiarra
  • 27:15 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA:Olagaro egosia, latako muskuilu eskabetxatuak, otarrainxka egosiak, patata egosia, piper berdea, piper gorria, tipula. arrauza 1, oliba olioa, ekilore olioa, ozpina, limoi pixka bat, gatz pixka bat, pimentoi mina eta pimentoi gozoa, izokin arrautzatxoak.
  • IGOR ZALAKAIN: 3 patata eder, 2 azenario ertain, arrautza egosiak, olibak, hegaluze ona oliotan, tipulin txiki bat, luzokerrak ozpinetan, arrautza bat, oliba olioa, ekilore olioa, xerezko ozpina.

audioak (1)

Prestaketa

Pili Manterolaren entsalada errusiar berezia, geruzatan:

Dadotan zatitu guztia, eta nahastu. Piper berdea, gorria eta tipula txiki-txiki egin eta binagreta bat egin horrekin olio eta ozpin pixkatekin. Nahasketari gehitu, eta dena ondo gozatu. Ondoren, soberan dagoen binagreta kendu.

Mahonesarako: arrautza 1 (ez hartu hozkailutik zuzenean), oliba olioa, ekilore olioa, ozpin eta limoi pixka bat, gatza eta pimentoi min eta gozo apur bat.

Aurkezpena: kristalezko kopa batean, mahonesa jarri behean,erdian, entsalada nahasketa eta, gainean, beste mahonesa geruza bat. Gain-gainean, izokin arrautzatxo batzuk.


Igor Zalakainek betiko entsalada errusiarra ekarri digu:

Patatak egosi azal eta guzti ur gatzatutan. Azenarioak ere bai. Hoztean, azala kendu eta zatitu. Arrautzak ere egosi, hozten utzi eta zatitu. Olibak, hegaluzea, tipulina txikitua eta luzokerra xaflatan nahastu patatekin eta azenarioekin.

Mahonesarako: arrautza 1, ekilore olioa eta gazta nahasten hasi; ondoren, oliba olio txorrotada eder bat bota. Xerezko ozpin pixka bat erantsi (limoia ere izan daiteke).

Nahasketari mahonesa gehitu. Onena, bezperatik egitea. Zerbitzatzeko, nahasketa osoari mahonesa geruza garbi bat jarri gainean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali