cerrar buscador

Receta Express

Sara Cozarren hozkailua
  • 28:37 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: barazki purea, gaztatxoak, mojo picon saltsa, izokina, ozpin-pepinotxoak, gazta eta olioa.
  • PILI MANTEROLA: barazki krema, gaztatxoak, izokina, ozpin-pepinotxoak, eta olioa.
Prestaketa

Sara Cozar aktorearen hozkailuan topatutako osagaiekin egin dute magia gure sukaldariek.

Igor Zalakainek menu osoa prestatu du:

Lehen plater gisa, barazki purea berotu du, gaztatxo batzuk bota dizkio, olio pittin bat, eta birrindu egin du.

Bigarren plater gisa, mojoa hartu eta salda edo ur pittin batekin birrindu du. Ondoren, izokina plantxan edo lurrunetan egin du (gehiegi lehortu gabe). Ozpin-pepinotxoak xafkatan zatitu.

Ondoren, plateraren azpian jarri mojo-sañltsa, gainean izokina eta gainean ozpin-pepinotxo xaflak.

Postretarako, gatzdun txokolatea. 

 

Pili Manterolak izokin xaflak mojo eta ozpin-pepinotxoz beteta eta barazki kremaren gainean prestatu du

Lehenik eta behin, barazki krema berotu eta olio pixkat bat bota. Gaztatxoak zatitu, eta gainean bota.

Izokina bi xaflatan moztu eta plantxan egin. Ozpin-pepinotxoak erditik ebaki.

Plateraren azpian purea jarri (gaztatxo zatiak gainetik botata). Gaineran, izokin geruza bat jarri; ondoren, mojo saltsa pixka bat eta ozpin-pepinotxoak bota, eta gainean jarri beste izokin xafla.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali