audioak (1)
Gorka Otaegi lankideak Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlearen hozkailua arakatu du, eta bertan topatu dituen osagaiak erabilita prestatu dituzte errezetak Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek.
Igor Zalakainen proposamenak:
Esnearekin eta marrubiekin irabiatu goxo bat prestatu.
Etxeko jogurtak eta kiwi marmelada ontzi batean geruzaka jarri.
Ahuakatea zatitu, limoia nahastu ez herdoiltzeko eta atun zatiak gehitu (zati nahikoa handiak). Izanez gero, tipulina ere gehi dakioke. Guztia ogi xigortuaren gainean jarri.
Pili Manterolak tosta prestatu du:
Josebak egindako ogi goxoa hartu eta tosta bat egin.
Tomatea erdibitu, eta ogia igurtzi. gainean, gazta geruza fin bat jarri. Ondoren atun zati handi xamarrak zabal-zabal jarrita.
Odolkia irakin, azala kendu, eta mamia atera, eta hegaluzearekin tartekatuta jarri.
Sukaldaritzako biberoi batean, emultsio bat egin ahuakatearekin eta olioarekin, eta tostaren gainean marra batzuk egin.
Platera osatzeko, tostaren aldamenean patata frijituak jarri beharrean, beste aukera bat proposatu du Pilik. Lekak zatitu eta erdibitu eta tamaina bereko azenario zatiak egin. Zartaginean olio pixkatekin salteatu.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/10
Goizak Gaur 14:00 31:43
2024/12/10
Kirol Legez 26:29
2024/12/10
Goizak gaur 31:11
2024/12/10
Faktoria 21:34
2024/12/10
Faktoria magazina 180:00
2024/12/10
Faktoria 27:09
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa