cerrar buscador

Receta Express

Igeldoko Iko denda
  • 21:31 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: ogia, tomatea, pipermina, indioilar txuletatxoak, olioa, gatza.
  • IGOR ZALAKAIN: arroza, tomatea, indioilar txuletatxoak, oilo salda (bestela barazki salda), tipulinak, olioa, gatza.
Prestaketa

Ane Albisu lankidea Igeldoko IKO herri dendan izan da, eta bertan topatu dituen elikagai aukeraketa bat egin ondoren, euren errezetak proposatu dizkigute gure sukaldariek.

Pili Manterolak tosta prestatu du:

Aiako ogia hartu eta xigortu. Kalabazari (kakahuete erakoa) xafla bat atera, eta ur eta gatz pixkat irakiten jarri ondoren, bertan egosi puntu bat eman. Ondoren, zartaginetik pasa.

Ur horretan bertan, tomatea sartu, bigundu eta azala kendu. Zatitu, eta pipermin eta tipulin xehetuekin batera zartaginetik pasa. Kalabazaren gainean jarri.

Ondoren, iilarrak zartaginean gorritu, hezurrak kendu eta guztiaren gainean ipini.

Igor Zalakainek arroza egitea proposatu digu:

Indioilarra paella egiteko ontzi batean gorritu. Atera. Ondoren, olio horretan tipulin xehetua gorritu, eta segidan, tomatea bota (azala kenduta eta zatituta). Jarraian, arroza bota bertan. Oilo salda badugu, hura hartu eta ez badugu, barazki batzuekin salda bat egin. Arrozaren bikoitza bota ontzira.

Bitartean, tipulinak hartu, garbitu, zilar paerean bildu eta labean sartu 20 minutuz.

Arroza ia eginda dagoenean, indioilak txuletatxoak eta tipulinak gainean jarri (azken horiek erdibituta)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali