cerrar buscador

Receta Express

Greziako feta gazta eta kalamata olibak
  • 20:38 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: letxua, intxaurrak, pinaziak, sagarra, ogia, marrubiak, jogurt greziarra, ozpina, olibak, feta gazta eta oliba olio birjina.
  • IGOR ZALAKAIN: albirjinia, tomateak, zainzuriak, endibiak, feta gazta, olibak, piper hautsa, espezie lehorrak, oliba olio birjina, ozpina.
Prestaketa

Gasteizko Mamia okindegitik proposamen greziarrak egin dizkigute: feta gazta eta kalamata olibak. Horiek osagai gisa hartua, ondorengo errezetak egin dizkigute gure sukaldariek:

Pili Manterolak (Iribar jatetxea) Cesar entsalasa prestatu du:

Letxua, intxaurrak, pinaziak, sagar zatiak, ogi dadotxo xigortuak eta marrubi zati batzuk jarri platerean.

Jogurt greziarra emultsionatu batidoran ozpinarekin, olibekin (hezurra kenduta), feta gazta pixkatekin eta oliba olioarekin.

Entsalada gozatu saltsa horrekin.

Igor Zalakainek (Arzak jatetxea) entsalada mediterranearra prestatu du:

Labea bero-bero jarri. Albirjinia bat garbitu, olioarekin igurtzi, zilar paperean bildu eta labean sartu.

Tomate batzuk garbitu, erdibitu, piper hauts pixka bat eta espezie lehorrak gehit eta labean sartu. Tomateak 20 minutuan prest egongo dira eta albirjinia, berriz, 40 minutuan.

Tomateak atera, oliba olio pittin bat bota eta atzi albo batean.

Albirjiniari txortea kendu eta tiratan zatitu.

Zainzuriak egosi (ur gatzatuan 15-20 minutuz) eta hozten utzi.

Tomateak eta albirjinia epelak daudela, jarri platerean, gehitu zainzuri hotzak, olibak, feta gazta, ozpin ukitu bat eta oliba olio birjin on apur bat gainetik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali