cerrar buscador

Receta Express

Idiazabal gazta
  • 23:31 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: Idiazabal gazta ketua eta txuria, zainzuri zuriak eta gari zainzuriak, patata berria, oliba olio birjina, gazta eta ozpina.
  • PILI MANTEROLA: Idiazabal gazta ketua eta txuria, gazta urdina, makarroiak, boilurra, esnea, oliba oioa eta gatza.

audioak (1)

Prestaketa

Ordizian, atzeratutako Artzain Eguneko azoka bihar egingo dute. Aurten Ordiziako Oiangu parkean izango da, edukiera mugatuarekin. Eta Idiazabal Gazta Berria ebakitzeko ohorea Jakitea elkarteak izango du, betiko sukaldaritza sustatzen egindako lanagatik. Donostiako Aratz jatetxeko Xabier Zabaleta da elkartearen ideologoa, eta berak eman ditu aalpenak.

Idiazabal gazta osagai nagusi gisa hartuta, errezeta hauek proposatu dituzte gure sukaldariek:

Igor Zalakainek (Arzak jatetxea) zainzuri, patata eta gazta entsalada prestatu du:

Patata berria egosi azal eta guzti eta plateraren azpian jarri. Oliba olio birjina eta gatz pittin bat bota (patata epela egon dadila).

Zainzuriak (txuriak eta agri zainzuriak) hartu, zurigailuarekin zuritu, eta ondoren, zurigailu berarekin, xafla finak atera. Jarri patataren gainean eta bota olioa, gatza eta ozpin pittin bat.

Zurigailuarekin gazta xaflak egin (bi gazta mota, ketua eta txuria erabili), eta gainean jarri.

Pili Manterolak (Iribar jatetxea) makarroiak gazta eta boikurrarekin prestatu ditu:

Makarroiak egosi gatz apur batekin. Efosialdiko ur pixka bat jaso. Egosi ondoren, makarroiak zartaginean salteatu olio pixka batekin.

Gazta urdina esne pixka batekin eta egosialdiko ur horrekin bigundu eta krema egin.

Jarri plateraren azpian krema, eta gainean makarroiak.

Ondoren, zurigailuarekin boilur xaflak egin, baita gazta (ketua eta txuria) xaflak ere. Eskuekin nahasi, eta makarroien gainean jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali