Itxi

Gertukoak

Energia ereduak

Arabako hainbat herrik sistema energetiko kolektibo jasangarriak dituzte

AITOR PEREZ BUENO | EUSKADI IRRATIA

Okina edo Sabando herrietan esaterako, biomasaren bidez elikatzen den berogailu sistema kolektiboa dute.

  • Biomasa

    3:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Energia kontsumoa behin baino gehiagotan izaten dugu hizpide. Kezka nabaria da alde batetik ordaindu behar ditugun prezioengatik eta, bestetik, eragiten dugun kutsadura dela eta.

Horrelako kezka zutela eta, Arabako hainbat herritan esperientzia ezberdinak jarri dituzte martxan. Okinan eta Sabandon, esaterako, biomasarekin elikatzen duten berogailu sistema kolektiboa dute. Eta Araian, bestalde, udal eraikin guztiak biomasa eta geotermia bidez berotzen dituzte. Hurbiletik ezagutu nahi izan ditugu esperientzia hauek.