Itxi

Gertukoak

Arreta Goiztiarra doan

Bizkaia aitzindaria da adin txikientzako Arreta Goiztiarra koordinatzen

Nerea Pikabea-Euskadi Irratia

Arreta Goiztiarreko itunpeko zentroen lehen sarea sortu du Bizkaiko Foru Aldundiak. 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. 1.600 neska-mutikok laguntza doan jasoko dute zentro horietan.

  • 4:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gizartean gero eta handiagoa da gure haurrek jaso beharreko arretari buruzko kontzientzia. Arreta Goiztiarra 0 eta 6 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dago. Euren garapen prozesuan trastornoren bat duten haurrak izan ohi dira eta errefortzu eskolak behar izaten dituzte.

Arreta Goiztiarreko itunpeko zentroen lehen sarea sortu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Baimendutako zentroak, guztira, 49 dira. Bizkaiko 1.600 umek jasotzen dute laguntza zentro horietan. Hemendik aurrera, haur horiek doan jasoko dute Arreta Goiztiarreko zerbitzua, eta gainera, umearen garapen prozesuarekin zerikusia duten eragile guztiak modu koordinatu batean arituko dira.

Umeen % 10 trastornoren batekin jaiotzen da. Hitz egiteko, mugitzeko, emozioak kudeatzeko zailtasunak izan ohi dituzte, baita garaia baino lehenago jaiotzeagatik sortutako arazoak ere. Umeak zailtasunen bat duela ohartzen lehenak pediatrak, irakasleak edota gurasoak izaten dira. Aldundiaren lehen diagnostikoaren ondoren, Zentroan profesionalak lanean hasten dira. Arreta Goiztiarra, sarritan, jolasaren bidez lantzen dute. Aita-amen eta anai-arreben parte-hartzea ezinbestekoa da. Zentroan egindako lana etxean egiten segitzen dute.

Bizkaia aitzindaria da estatu mailan eta erreferentea Europan, osasun, hezkuntza eta gizarte arloak koordinatu baititu zerbitzu hau emateko.