Gertukoak
Elikagai Bankua barrutik
Bilketa Handiaren osteko lana
Bi aste emango dituzte orain jasotakoak sailkatzen. Urtea amaitu baino lehen banaketa egitea espero dute
-
Elikagai bankua
3:32 min
Abenduko Elikagai Bilketa Handiaren osteko egunetan, zifren gosea izaten dugu hedabideek. Zenbat elikagai kilo, zenbat boluntario… Aurten, Euskadin, milioi bat eta erdi kilo janari jaso dituzte guztira. Baina zenbakien ondoren gertukoena zein da? Bilketa Handiaren osteko lanak nola egiten dituzte? Oiartzungo Elikagai Bankuan izan gara, haien lana bertatik bertara ezagutzeko asmoz.