Itxi

Gertukoak

Doña Casilda parkea

Doña Casilda parke ospetsuan barrena bidaia birtuala egitea posible da

Euskadi Irratia | Nerea Pikabea

1907an Rikardo Bastida arkitektu ezagunak diseinatutako parkean, bost kontinenteetako 71 espezietako 885 zuhaitz aurki daitezke.

  • 4:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilbo hiriko gune ezagunenetatik gertu dago Doña Casilda Iturrizar parkea, eremu berde pribilegiatua. Ensantxeko Parkea deitu zitzaion 1945. urtera arte. Rikardo Bastida udal arkitektu bilbotarrak egin zuen parkearen diseinua 1907an. Urte batzuk lehenago hiria zabaltzeko egindako planean oinarritu zen Bastidaren diseinua. 1912an hasi ziren parkea egiten eta 1920rarte iraun zuten lanek. Geroago egin zituzten beste zati batzuk, Pergola eta urmaela, esate baterako. Lursail horiek, topografia aldetik, malkartsuak, zailak ziren etxebizitzak egiteko. Horregatik, erabaki zuten hor parkea egitea.

71 espezie desberdinetako 885 zuhaitz daude Doña Casilda parkean, bost kontinenteetakoak. Horietako asko ehun urte ingurukoak. Ondare garrantzitsua ezkutatzen duen parkea da, zalantzarik gabe. "Vivir los parques" deritzon sareko kide da Doña Casilda eta horregatik, jada posible da, parkean barrena bisita birtuala egitea.

VIVIR LOS PARQUES web gunean irakur eta ikus daitezke Doña Casildako zuhaitzak eta bertako arkitektura.