Itxi

Gertukoak

Aholkularitza juridikoa

60 urtetik gorako bizkaitarrentzako doako aholkularitza juridikoa

Nerea Pikabea-Euskadi Irratia

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Abokatuen kolegioak elkarlanean, doako aholkularitza juridikoa eskaintzen dute Bilbon, Barakaldon, Getxon, Durangon, Balmasedan eta Gernikan.

  • 3:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaiko Foru Aldundia 2013an hasi zen 60 urtetik gorako bizkaitarrentzako doako aholkularitza juridikoa zerbitzua Bilbon eskaintzen. Eskaria ordea, handituz joan da azken urteetan eta uztailaz geroztik, Barakaldo, Getxo, Durango, Balmaseda eta Gernikako bulegoetan ere debalde eskaintzen da aholkularitza juridikoa. 60 urtetik gorako bizkaitarrek daukate zerbitzuaz baliatzeko aukera.

Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren ekimenez, sarri arrotza egiten den terminologia juridikoa hobeto ulertzen eta norbanakoen interesak defendatzen laguntzen dute zerbitzua eskaintzen duten abokatuek.