Gertukoak
Death Cafe
'Inoiz baino biziago sentitzen gara'
Lierni Ibargutxi-Euskadi Irratia
Heriotzari buruz hitz egiteko plana, kafea eta bizkotxoa hartuz. Donostiakoa ezagutu dugu.
-
3:30 min
Lagun artean, etxekoekin, zenbatetan egiten dugu berba heriotzari buruz? Zenbatetan ematen diogu geure buruari baimena bizitzaren azkenaz eta azken unearen aurretiko momentuez pentsatzeko?
Gaixotasun terminalen herio mehatxuak edo gertukoen heriotzek, estualdiak eta beldurrak azaleratzen ditu. Eta orduan konturatzen gara dolua egiteko zein zailtasun ditugun, azken mugari ez diogula jaramonik egiten. Baina badira heriotzari buruz hitz egiteko espazioak ere. Death Cafe edo Heriotzaren Kafeak, kasu. Gu Donostiakoan izan gara.