Gertukoak
Erraustegia
Gipuzkoak 2019. urteko maiatzean inauguratuko du 'Zubietako Ingurumen Gunea'
EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI
Aldundiak uste du zaborren auziari "betirako" konponbidea eman zaiola. Aitzitik, errausketaren kontrako taldeek ohartarazi dute aurten bertan helegitea aurkeztuko dutela Europan.
-
3:02 min
Gipuzkoak 2019. urteko maiatzean inauguratuko du 'Zubietako Ingurumen Gunea'. Bertan, besteak beste, erraustegia eraikitzen ari dira. Eta metro gutxira, beste hiru azpiegitura: tratamendu mekaniko-biologikoko planta, biometanizazioko beste bat, eta azkenik, zepen tratamendurakoa. Aldundiak dio zaborren auziari "betirako" konponbidea eman zaiola.
Bien bitartean, errausketaren kontra dauden elkarteek ohartarazi dute 2018a "urte garrantzitsua" izango dela erraustegia geldiarazteko bidean. Ildo honetan, Aldundiak eta Urbaserrek gidatzen duen UTEak sinatu duten kontratoaren aurkako helegitea aurkeztuko dute Europan.