Gertukoak
Medikuak eta Haurrak
Haurrek medikuei dioten beldurra kentzearen garrantzia
Euskadi Irratia / Olatz Arriola-Bengoa Ortega
Ziztadei edo mediku frogei beldurra izatea arrunta den arren, haurrek medikuaren lana modu naturalean ikustea garrantzitsua da, gerora, medikuntzarekin izango duten harremana ona izan dadin.
-
4:02 min
Gaixotasunen aurrean heldu asko baino ausartagoak direla erakusten badute ere, haurrak medikuarenera hurbiltzen diren lehen aldian beldurra izatea arrunta izaten da. Txarra ere ez da hori, baina beldur horiek uxatzen lagundu behar zaie haurrei, medikua figura lagungarri bezala ikus dezaten.
EHUko lehen mailako medikuntza ikasleek profesionalek egiten duten lana erakusten diete urtero Basurtuko ospitaleko jardunaldi batzuetan. Zer diren larrialdiak, zer kirofanoa... baina baita osasuntsi egoteko aholkuak ere: Elikagaien piramidea, hortzak eta haginak zaintzeko aholkuak...
Garrantzitsua da haurrek txikitatik gauza hauek ezagutzea helduak direnean nola jokatu jakin dezaten eta oro har ohitura osasuntsuak izan ditzaten.
Etxekoekin medikuntzari buruz modu naturalean hitz egitea edo medikutara jolasteak ere asko lagun dezake horretan.