Itxi

Gertukoak

Nafarroako Pintxoaren astea

Goi Sukaldaritzaren gutizia txikiak

Euskadi Irratia/ Aritz Agirre

XX. urteurrena bete du Nafarroako Pintxoaren asteak, erakarpen turistiko eta ostalaritzaren sostengu bihurtuta. 68 pintxo eskaintzen dituzte guztira, bakoitza 2,5 euroko prezio bateratuan.

  • 3:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Ostalaritza eta Turismo elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketak ostalaritza sustatzea eta Nafarroako jatetxe zein tabernatan lortu duten goi-maila gastronomikoa eta pintxo landuen kultura ikustaraztea du helburu. Nacho Calvo elkarteko idazkari nagusiaren hitzetan, Pintxoaren astea "Nafarroako urteroko hitzordu gastronomiko eta sozial inportanteenetakoa bihurtu da, eta turistak urte osoan zehar erakartzeko marka, aldiberean. Nafarroako jatetxeeek urtez-urte formazio handiagoa jasotzen dute eta gehiago ahalegintzen dira pintxozaleen ikusmina asetuko duen artelana osatzeko".

Hain zuzen ere, azken edizioetako pintxoen kalitatea eta espezializazioaren eraginez, are zorrotzagoa da epaimahaiaren osaketa. Aurtengo edizioan, 7 sukaldari profesionalek osatu dute finalaurrekora igaro diren 22 pintxoen hautaketa egiteko epaimahaia. Aukeratutako pintxoen egileek haien lan gastronomikoa azaldu eta prestatu beharko dute finalerdietan zein finalean, kasu horretan Hego Euskal Herriko ospe handiko 5 sukaldariren aurrean. Datorren astelehenan, Martxoaren 19an eginen dute finalerdia, eta hurrengo egunean izanen da finala 8 pintxo onenen artean. Hortaz, datorren asteartean, Martxoaren 20an, ezagutuko dugu nor den Nafarroako Pintxoaren asteko XX. edizioaren txapelduna.