Itxi

Gertukoak

ARABAKO JAIAK

Perretxikoak dira San Prudentzio jaietako osagai garrantzitsuenetakoa

AITOR PEREZ BUENO

Euskal Herriko herri gehienetan ohikoa den bezala, arabarrek ere jaiak mahai baten inguruan jaten hasiko dituzte. Perretxikoen prezioa eta jatorria zein den asko baloratzen dute arabarrek.

  • 3:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iluntzean erretreta tradizionalak hasiera emango die Arabako jaiei. Eta Euskal Herriko herri gehienetan ohikoa den bezala, arabarrek ere jaiak mahai baten inguruan jaten hasiko dituzte. Izan gaur gauena edo izan bihar Prudentzio Deunaren eguna ospatzeko bazkaltzen, faltako ez diren funtsezko osagaiak daude. Barraskiloak eta perretxikoak dira nagusiak. Baina bereziki azken hauek, urtero zeresana ematen dute, bere jatorria edo prezioa dela eta.