Itxi

Gertukoak

Lekushare

Aparkatzea erraztu parking pribatuak konpartituz

Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega

Hiri eta herrietan dauden aparkatzeko arazoak konpontze aldera, hiru gazte bizkaitarrek aplikazio mugikorra diseinatu dute, norbere parking-a hutsik dagoen artean alokatzeko aukera ematen duena.

  • 3:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lanera joaten garelako, edo oporretan, gure parking pribatua sarri gelditzen da ordu batzuez edo egun batzuez hutsik. Bitartean, bat baino gehiago izan daitezke gure hiri edo herrira etorri eta aparkatzeko lekurik aurkitzen ez dutenak, ez agian TAO lekuetan, ez eta aparkaleku publikoetan. Arazo honek eraman zituen Borja Galarza, Iker Zenon eta Etxahun Sanchez Lekushare aplikazioa sortzera.

Ekonomia kolaboratiboaren beste adibide bat da hau, eta aplikazio mugikor baten bitartez, parking pribatuak alokatzean datza funtsean. Parkingaren jabeak bere aparkalekua non dagoen, nola iritsi... etab. bai eta noiz dagoen libre jarri beharko du web plataforma batean, erabiltzaileak bere datuak erregistratu ondoren aplikazio mugikorrean hoberen datorkion parkinga bakarrik bilatu beharko du.

Garajeko atera iristean, aplikazioan botoi bat sakatu eta barrukaldean instalazio erraz baten bidez jarritako GATE dispositiboak zabalduko du atea. Sistema segurua dela diote, erabiltzaileak uneoro identifikatuta baitaude.

Etxebarriko Udalak antolatutako ideia lehiaketa bat irabazi berri dute eta lehen prototipo batena laneran ari dira. Behar dutena, proiektu pilotua martxan jartzeko garaje bat da, eta horretan ari dira, udalekin, enpresekin, zein partikularrekin harremanetan haien asmoak aurrera eraman ahal izateko.