Itxi

Gertukoak

EKINTZAILETZA PROIEKTUA

Laudioko ikasle talde batek Silicon Valleyra joateko aukera du

AITOR PEREZ BUENO

Eraikuntza ekologikoaren inguruko proiektu bat defendatu behar dute aste honetan Bartzelonan. Eta bost sarituen artean badaude, Google edo Apple bezalako enpresen egoitzak dauden hirira joango dira.

  • Silicon Valley

    3:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laudioko La Milagrosa ikastetxeko ikasle talde bat, Estatu Batuetako Silicon Valley gune ezagunera joateko lehiaketa batean murgilduta dago. Eraikuntza ekologikoaren inguruan egindako proiektu bat defendatu behar dute aste honetan Bartzelonan. Eta bost ekimen onenen artean baldin badaude, Google edo Apple bezalako enpresen egoitzak dauden eremura joango dira. 15 urte dituzten ikasleak dira, eta hain gaztetatik, ekintzailetza lanetan dabiltza.