Itxi

Gertukoak

Lantegi Batuak

Desgaitasun intelektualari loturiko zahartze aurreratua atzeratzen

Euskadi Irratia | Imanol Elezgarai

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lantegi Batuakek Egokiplan garatu dute, desgaitasun intelektuala duten pertsonek ageri dituzten zahartze aurreratuaren sintomak arintzeko ariketa pertsonalizatuen sistema.

  • Desgaitasun intelektuala.

    Desgaitasun psikologikoa

    3:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

2015. urteaz geroztik, Egokiplan proiektu pilotua izan da Lantegi Batuakeko 5 zentroetan. 800 pertsonek eta 40 profesionalek parte hartu dute eta orain beste erakunde batzuek kudeatutako zentroetara zabalduko da. Lantegi Batuaken lan egiten duten personen % 59 berrogei urtetik gora bizi da, eta, % 50, berrogeita hamarretik gora. Adin horretatik aurrera zahartzearen aurreneko sintomak erakusten hasten dira, hala nola, mugikortasun arazoak, isolamendua, nekea eta tristura edo apatia.

Gaur egun, 40 pertsonak hartzen dute parte Lantegi Batuakeko 4 zentrotan, baina metodologia honetaz onuratu zitezkeen 270 pertsona dituzte identifikatuta. Horietako bakoitzaren sintometara egokitutako jarduerak burutzen dira, esate baterako, albisteak irakurtzea, sukaldaritza tailerrak, zinema-foroa edo sentsorialtasun anitzeko tailerra. Saio bakoitzaren amaieran, tutorearekin hitz egin dute jarduera nola joan den eta nola sentitzen diren argitzeko. Orain arte jasotako iritziak oso positiboak izan dira, eta, gainera, orain EHUren ikerketa batek berretsi du jarduera hauek neuronen galera atzeratu edota leheneratu ere egin dezaketela.