Itxi

Gertukoak

Airea, durangarren kezka

Airearen kalitatea durangarren kezka iturri da azken asteotan

Beñat Zamalloa | Euskadi Irratia

Ikerketa abian du Eusko Jaurlaritzak eta bi bentzeno isurketa jaso ditu.

  • 3:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ingurugiro Sailak uztailean argitaratutako ikerketan, airearen kutsadura mailak behera egin duela ziurtatu zuen, eta Elena Moreno sailburuordeak egunen %99an airea kalitate onekoa dela azpimarratu zuen. Hala ere, iazko datuak ez dira fidagarriak zientzialarien iritziz, neurgailuak jaso beharreko datuen erdia bakarrik jaso zuelako. Egun, neurriak zorroztu eta datu fidagarriagoak eskuratzen ari da Eusko Jaurlaritza.

Eztabaida udalean bizi dute azken hilabeteetan. Durangaldeko Ahal Duguk Twitter bidez, partikula kutsakorren berri zabaltzen du maiz. Ahal Duguk Durangon duen Herriaren Eskubidea alderdiak eta EH Bilduk herritarren plataforma sustatu dute, udala eta Eusko Jaurlaritza ikerketa xeheagoa egitera eta gardentasunera bultzatzeko.