Itxi

Gertukoak

Etxez etxeko laguntza

Zahartzaroak bezala, pausatua beharko luke etxez etxeko zerbitzuak ere

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Etxez etxeko langileen egunerokotasuna gertutik ezagutu nahi izan dugu, nola eta zein baldintzatan egiten duten lan.

Donostia eta Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek grebara jo dute euren lan baldintzak salatzeko. Donostian, greba mugagabea egiten ari dira; eta Bizkaian,  13 greba egun egingo dituzte bihar hasi eta abenduaren 31ra arte, LAB, ELA eta USO sindikatuek deituta. CCOOek ere abenduaren 24an eta 31n bat egingo du greba deialdiarekin. Langile hauen egunerokotasuna ezagutu nahi izan dugu gertutik, nola eta zein baldintzatan egiten duten lan.

Ana Intxaustirekin joan gara Livorio Alvarezen etxera. Ana Aztertzen enpresako langilea da; Livorio bakarrik bizi den 83 urteko Bilbotarra. Bere etxera astearte eta ostegunetan joaten da, eta ordu eta erdi dauka lan guztiak egiteko. Gauza bera bazkaldu behar du Livoriok: hiru egunetan makarroiak edota entsalada… Bina plater, bost egunetan, ezin askotariko platerak jan. Livorioren etxetik beste etxe batera joan behar du Anak, baina pertsona hori ospitaleratuta balego, edo beren senideekin oporretan, ordu hori kalean pasa beharko luke langileak, eta enpresarekin zorretan egongo da, ordua errekuperatu beharko du.

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak 1500 langile ditu, eta 10000 bat pertsona laguntzen dituzte. Zahartzaroaren erronkari heldu nahi dio Bizkaiko Aldundiak.Bizkaian, HIRU hamarkada barru hamarretik lauk 65 urtetik gora izango du. Erlojuaren orratzak ez dira denontzat abiadura berean mugitzen; zahartzaroak bezala, pausatua beharko luke etxez etxeko zerbitzuak ere.