Gertukoak
Maite Barnetche fondoak
Maite Barnetche kazetariaren euskarazko saioak Iparraldean ikusgai
EUSKADI IRRATIA | ANDONI LIZEAGA
1971tik 1986ra Frantziako telebista publikoan euskaraz emititutako Barnetcheren 300 saioak, Euskal Herritik kanpoko artxibategietan zeudenak, Iparraldeko eukal kultur erakundean daude guztion eskura .
-
3:35 min
Maite Barnetche fondoak Euskal Herrian dira, Frantziako ikus-entzunezkoen artxibategiaren eta Euskal Kultur erakundearen arteko hitzarmen bati esker.
Barnetche izan zen euskarazko lehen telebista saioa eskaini zuena, hain zuzen 1971, urtetik, 1986. urtera arte, zendu arte, FR3 katean. Kattalin Totorikak eta Maider Bedaxagarrek prestatu dute bilduma 300 saio, 80 ordu eta 350 lekuko… altxor bat. Euskal Kultur erakundearen Uztaritzeko egoitzan daude ikusgai.
Mattin Trekuren bertso baten agurrarekin hasi zen "Euskal Herria orai eta gero" saioa, 1971, urtean. Maite Barnetcheren saiotik Errobi, Etxaun Iruri, Imanol, Peio eta Pantxoa, Piarres Lartzabal, …denak pasatu ziren eta denetarik mintzatu ziren… ekonomia, kultura, laborantza, hezkuntza, diaspora izan zituzten hizketa gai. Ez zen lan erraza izan Mairentzat saioa abiatzea. Batzuk ez zuten begi onez ikusten euskararekin lotutako ekimen hori eta beste batzuk erran zioten bizpahiru saioren buruan gairik gabe geratuko zela. Iritziak iritiz, 15 urte eman zituen lanean.
Euskal Herritik kanpo, artxibategi ezberdinetan zeuden saioak, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundean daude orain ikusgai.