Gertukoak
GASTEIZ
Gasteiz erdigunea berpizteko lokalak eraikitzen
AITOR PEREZ BUENO
Enpresari gasteiztar batek Gasteiz erdigunean azken urteetan itxi diren negozio gehienak erosi, eta udaberrirako hainbat lokal prestatu nahi ditu. Auzokideek ez dute proiektuaren inguruko daturik.
-
Gasteiz erdigunea. Argazkia: EiTB
3:10 min
Gasteiz erdigunean azken urteetan denda asko itxi dituzte, eta merkatariek denbora luzea daramate konponbideak eskatzen. Udalak har ditzakeen neurriez haratago, badago arreta handia erakarri duen proiektu bat. San Prudentzio, Dato eta Alava Generala kaleen arteko etxadia berrituko du proiektuak, baina oraingoz, gasteiztarrentzat oso ezezaguna da.