Itxi

Gertukoak

Atxuriko tren geltokia

Atxuriko Lokomotorak taldeak geltokiaren ibilbide berria gidatu nahi du

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Atxuri auzoko hainbat eragilek osatzen dute Lokomotorak taldea. Tren geltoki enblematikoaren itxiera baliatu nahi dute auzoa eraberritzeko eta hobetzeko, orain arte bezain bizirik jarrai dezan

  • Lokomotorak taldearen irudia

    3:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Atxuri auzoan dagoen tren geltoki mitikoak orain arteko funtzioa betetzeari utziko dio; aurreikuspenen arabera, metroaren linea berriaren irekierak alde zaharrera bideratuko du tren trafikoa 2019tik aurrera. Bada, Atxuriko bizilagunek hutsik geratuko den eraikinari zein erabilera eman nahi dioten erabakitzeko, Lokomotorak prozesu parte-hartzailea jarri dute martxan. Bideoklipa ere egin dute bizilagunek.

Lokomotorak-eko bozeramaileak, Igor Uribek, Atxuriko bizilagunek egindako proposamenak aurkeztu dizkigu. Bertan egiten dutena egiten dutela, proiektuak hiru ertz izan beharko lituzkeela uste du Uribek. Egun gutxi barru egingo dute bilera Lokomotorak dinamikako kideek eta Bilboko udalak.  Hartu-emanetan egon dira orain arte, baina azaro bukaeran udalari txosten batean jasotako proposamenak helaraziko dizkiote. Atxuriko geltokiak auzoari nortasun propioa eman dio,  Bilborako sarrera ere izan da, eta orain beldur dira auzoa ez ote den hankamotz geratuko. Atxuriko geltokiak duela 105 urte zabaldu zituen ateak, eta horiek zabalik mantendu nahi dituzte bizilagunek. Trenaren helmuga beste bat izango den honetan, Atxuriko Lokomotorak dinamika honen ibilbide berria gidatu nahi du.