Itxi

Gertukoak

Errefuxiatuak Otxandion

Koikili Lertxundi futbolari ohiak hamar errefuxiatu hartu ditu aterpetxean

Beñat Zamalloa

Euren artean dauden artean, ahalik eta goxoen hartzen saiatzen ari dira. Errefuxiatuek egunerokoa, ordea, ez dute gozoa; aitzitik, lazgarria da, exilioaren oinazeengatik

  • Koikili Lertxundi

    3:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela bi hile, erbesteratuak iritsi zirenetik, dozena bat alditan etorri behar izan du anbulantziak Koikili Aterpetxeko atarira. Bi hiletan dozena bat alditan azaleratu dituzte exilioaren traumak.

Anbulantziek artatu izan dituzte, baina horretarako mugak dituzte. Legezko aitortzarik ez dutelako. Asilo eskaria egina dute, eta jasota dute egiaztagiri batean, baina Espainiako Poliziak eskaria noiz aztertuko zain dira. Urte betera arteko itxaron zerrenda dago, egun. Bitartean, legez linboan dira.

Koikili aterpetxean argi dute ez dietela aterpea eta jana bakarrik eskainiko. Animaliak kaiolan bezala ez dituztela nahi dio aitak zein semeak behin eta berriro. Hargatik, CEARREN, Udalaren eta herritarren arteko sarea ehuntzen ari dira. Otxandion izango diren urtean, garapena ez dezaten eten.