Itxi

Gertukoak

Irun

Jada historia den muga baten istorioak

DAVID BERAMENDI

Mikel Huarte eta Heidi Otaduy-ren 'Aitortzeko ezer?' dokumentalak duela 25 urte desagertu zen Irun eta Hendaia arteko mugaren oroitzapenak jasotzen ditu.

  • Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia. Argazkia: Jose Maria Vega

    3:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europar Batasunaren barne mugak desagertu zirela 25 urte betezen dira 2018an. Aduanen amaiera izan zen, eta baita egunero Irun eta Hendaia artean izaten ziren gendarme eta goardia zibilaren kontrol zorrotzena ere.

Hala ere, printzipioz notizia ona zena, Irunen "kezkaz" bizi izan zuten. Kontua da, bat batean, ia 1.000 lanpostu galdu zirela bertan. "Kolpe latza" izan zen Irunentzat. Mikel Huarte eta Heidi Otaduy-k egin duten 'Aitortzeko ezer? Mugarik gabeko Europa, 25 urte ondoren' dokumentalak garai hura bizi izan zuten herritarren testigantzak jaso ditu. Baita bailarako gazteen iritzia ere.