Gertukoak
ULLIBARRI GANBOA
Urtegiak hustu zituen herrietako bizilagunen memoria berreskuratu nahi dute
EUSKADI IRRATIA | AITOR PEREZ BUENO
60 urte bete dira aurten Francok urtegia inauguratu zuenetik. 600 pertsona euren etxeetatik ateratzera behartu zituen egoera hori askorentzat traumatikoa izan zen.
-
Ullibarri Ganboa
3:12 min
Erakundeetan, Ullibarri Ganboa urtegiaren inguruko mozioak eztabaidatuko djtuzte. Zehazki, azpiegitura horrek kaltetu zituen 9 herrien inguruan, bai urpean gelditu zirelako edo inguruko lurrak galdu zituztelako. 60 urte bete dira aurten Francok urtegia inauguratu zuenetik. 600 pertsona euren etxeetatik ateratzera behartu zituen egoera hori askorentzat traumatikoa izan zen.