Itxi

Gertukoak

Bizkaiko Andrak

Bizkaiko Andrak Gernikako Batzarretxean aintzat hartuko dituzte

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Bizkaiko Aldundiak batzar-aretoa apaintzeko Bizkaiko 26 Jaunen mihiseak egitea agindu zuen 1664an. Bizkaiak 7 Andre izan zituen, baina horiek betatu eta etzuten euren koadrorik egin.

  • 4:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Batzarretxeko aretoan Bizkaiko 26 jaunen mihiseak daude zintzilik; emakumeak, ordea, ez dira inon ageri. Bizkaiko zazpi Andreen arrastorik ez dago bertan, eurek ez dute hormarik apaintzen. Bada, Bizkaiko Batzar Nagusiek lehen pausoa eman dute Andreen ikusgarritasuna bultzatzeko eta lurraldean izandako parera duintzeko.

Jaione Agirre historialari eta Erdi Aroan adituak Bizkaiko Jaun eta Andreek lurraldean izandako garrantziaz hitz egin digu. Emakumeen kasuan, gizonik ez dagoenean eta herentziaz jasoko dute jaurerria. Maria Diaz Haroko I.a Onak, 50 urtez agindu zuen, Bilboko hiri-gutuna berretsi eta hiribilduaren fundatzailetzat jotzen da, baina bere erretraturik ez dago bertan.

Batzar Nagusietako talde guztiak, ordea, ez dira bat etorri ekimenarekin. Podemos eta EH Bilduren iritziz berdintasunarekin zerikusirik ez duen afera da hau. Emakumearen papera ez dutela balioztatzen uste du Txusa Padrones, EH Bilduren batzarkideak.