Gertukoak
Finantziazioa Iparralde
Auzapezak hinki-hanka Iparraldean
EUSKADI IRRATIA | Andoni Lizeaga
Iparraldeko alkate askok zailtasun handiak dituzte finantziazio faltagatik eta batzuk jada erabaki dute, 2020ko hauteskundeetara ez aurkeztea.
-
3:21 min
Iparraldeko alkate askok zailtasun handiak dituzte finantziazio faltagatik eta batzuk jada erabaki dute, 2020ko hauteskundeetara ez aurkeztea. Auzapezen erdiak ez omen du berriz aurkezteko asmorik. Gurean gutxi batzuek egin dute iragarpena eta beste askok ixilik segitzen dute.
Bardozeko Jean Paul Diribarnek adibidez erran du, berak ez duela segituko. Errobi-Aturri kantonamenduan alkatek batek baino gehiagok kargua utziko duela uste du Diribarnek. Bidaxune-Amikuze-Oztibarre kantonamenduan daude Ahierra eta Lekorne. Ahierrako Arño Eizagirre lehen agintaldian da. Onartu du goiz dela akitzeko baina gaineratu du zailtasunak sentitzen dituela dotazioen murrizteagatik, adibidez errepideen mantenuan.
Gauza bera Lekorneko Luzien Betbederrek. Egitasmo asko giberlatu behar izan ditu. Auzapezen biltzarreko presidente izanik, gainera, herri ttipietako arrangurei aterabideak ematen saiatzen ari da Euskal Elkargoan. Elkartasunaren tenorea iritxi dela uste du. Elkargoko udalherri aberatsek beharrean direnak lagundu beharko dituzte.