Gertukoak
Hezkidetza programa
Skolae: nola bizi dute ikasgelatan?
Euskadi Irratia | Aritz Agirre
Nafarroako 110 ikastetxetan martxan jarri dute Skolae programa eta 1.400 irakasle baino gehiago ari dira Hezkidetza formazioa jasotzen. Hiru urte barru erabat indarrean izanen da Skolae programa.
-
Skolae programaren aurkezpena
3:45 min
Irakasleei Hezkidetzan hezitzeko tresna eta materiale didaktikoak eskaintzen dizkie Skolae programak, transbertsala eta integrala den proiektu baten bitartez. Ez gara ikasgai zehatz batez ari, aitzitik, ikasgai guztietan, eskola-jarduera eta ikastetxeko espazio ezberdinetan Hezkidetza benetan ezarri nahi duen sistema da Skolae.
Lehenbizi, hiru hilabeteko formazio ikastaroa ematen zaie irakasleei, eta era berean, Hezkidetza ikastaroak eskaintzen zaizkie hala nahi duten gurasoei. Ondoren, ikastetxe bakoitzak bere plana eratzen du eskolan hezkidetza garatzeko eta Skolaek proposatutako jarduera, fitxa zein ekimen ezberdinak lantzen dituzte klasean. Skolae programarekin jada lanean ari diren irakasle, ikasle eta gurasoekin hitz egin dugu Euskadi Irratian. Guztiak bat datoz ideia batean: programa honen bitartez jabetzen ari dira ez dutela egunerokoan berdintasunez jokatzen eta Hezkidetzaren bitartez bide luzea dagoela jorratzeko, gizon eta emakumeen arteko benetako parekidetasuna lortu arte.