Gertukoak
Gipuzkoa
Klinika Solidarioa: doako dentista baliabiderik gabeko pertsonentzat
DAVID BERAMENDI
Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak eta Caritasek aho eta hortzetako doako arreta eskaini diete baliabide ekonomikorik gabeko 150 pertsonei.
-
Dentista
3:13 min
Gipuzkoan, azken hiru urteotan, 'Klinika Solidarioa' izeneko ekimenari esker, 150 pertsona inguruk jaso dute aho eta hortzetako doako arreta. Orokorrean, etxebizitzarik ez duten pertsonak dira, baina baita diru sarrera bajua duten guraso bakarreko familiak ere.
Gipuzkoako Haginlarien Elkargoaren ekimena da, Caritasen laguntzarekin gauzaten ari dena. Kasu askotan, pertsona hauek ez dira inoiz dentistarengana joan.