Itxi

Gertukoak

Etxebarria parkea

Lur-geruza berriak Bilboko Etxebarria parkeko kutsadura estaliko du

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Bilboko Udalak 10.500 metro kubiko lur zabalduko ditu, parkearen zabaleraren % 60an. Irtenbidea eman nahi diote Aceros Etxebarria enpresak kutsatutako 53.000 mila metro koadrori.

  • Etxebarria parkea, Bilbo

    Etxebarria parkea. Argazkia: Bilbaoturismo.net

    3:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Udalak lur geruza berri bat erantsiko dio Etxebarria parkeko zoruari. Geruza berriak 10 eta 30 zentimetro artean izango ditu, distantzia handiagoa jarriko dute horrela zaborra eta erabiltzaileen artean. Asier Abaunza obra eta zerbitzu arloko zinegotziak azaldu digu araudia aldatu dela parkea inauguratu zutenetik 90eko hamarkadan. Udalak 150 zundaketatik gora egin ditu, eta ikerketak amaituta, lanak otsailean hasi eta hamar astez luzatuko dira. Lan horiek amaituta, 3. linearako lur eremuaren kalitatea aztertuko dute; gauzak horrela, urte osoan egingo dute lan parkean, baina zabalik egongo da eta Aste Nagusian ere ohiko erabilera emango diote eremu horri. Etxebarria parkera jo dugu; bilbotarrek, oro har, gogoratzen dute bertan fabrika bat egon zela, edo izan dute bere berri, baina gehienek ez dakite lurra oraindik ere kutsatuta dagoela.

Aceros Etxebarria enpresaren  tximinia dago parkean, iragana ahaztu ez dezagun aztarna da.  60ko hamarkadan hiru mila langile aritu ziren fabrikan; 1982an itxi, eta udalak lurrak erosi zituen bost urte geroago. 1990ean inauguratu zuten parkea. Asier Abaunzak, ondare industriala mantentzearen garrantzia azpimarratu du. Etxebarria Parkean egingo dituzten obrek 250 mila euroko aurrekontua izango dute eta 2020rako lanak amaituta egotea espero dute.