Gertukoak
Gurasolagun
Familiei euskaraz aritu eta bizitzeko aukerak eskaintzen dizkien iniziatiba
Euskadi Irratia / Olatz Arriola-Bengoa Ortega
Barakaldon 30 bat 'Gurasolagun' daude, euskara hain presente ez den herrian hizkuntza ohiturak aldatzeko asmotan, eta seme-alabei euskaraz bizitzea posible dela erakusteko.
-
AEKren kartela
3:22 min
Barakaldon 20.000 euskaldun badira ere, hizkuntza ohiturak oro har jendeartean gazteleraz hitz egitera eramaten ditu. Badira ordea hori aldatu nahi duten pertsonak lanean, asko Gurasoak dira eta horregatik 'Gurasolagun' dinamikan parte hartzea erabaki dute.
Beren seme alaben ingurunea euskalduna izan dadin nahi dute, eta haiek ere euskaraz bizi. Bidelagun bat dutela, euskara maila ezberdina duten gurasoak biltzen dira haurrekin astean behin. Beldurrak eta lotsak uxatuta hitz egitea da kontua, zuzentasunetik haratago gainera, ez baita eskola bat, ez dago irakasle-ikasle figurarik, eta ezin dira elkarrizketak eten zuzenketak egiteko.
Lasai, gozatuz, jolastuz eta gozatuz euskara praktikatzea da kontua, euskaraz aritzea natural sentitzeko.