Itxi

Gertukoak

Nafarroako Museo berria

Arte klasikoa eta berritzailearen arteko elkarbizitza

Euskadi Irratia | Aritz Agirre

Aintzineko artelanak eta artelan garaikideak espazio berean bizi dira Nafarroako museo berrituan. “Dena delako arte garaikidea”, museoko arduradunen esanetan.

  • .

    Arte garaikidea Nafarroako Museoko kapera zaharrean

    4:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dena aldatu da Nafarroako museoan. Bukatu da aintzineko artelanen sailkapen kronologikoa eta orain protagonismo handiagoa hartu du arte garaikideak. Erabat berritu dituzte aretoak eta batez ere Museoa beraren kontakizuna, diskurtsoa. Horren adibidea museoko kapera zaharra da: elizako santuen aurrean biluztutako gizon-emakumeen estatuak jarri dituzte. Elizako arte klasikoa elkar hizketan jarri dute Dora Salazar artista garaikide nafarraren erakusketarekin.

Era berean, museoko koadroak aretoen erdian ikusi ditugu metakrilatozko euskarriekin eutsital eta altuera baxuagoan jarri dituzte artelanak haurrak eta gurpildun aulkian doazenak aintzat hartuta. Arte adierazpen anitz eta berriak eskaintzen ditu orain Nafarroako museoak eta gehiago dira artista emakumeen erakusketak.

Mercedes Jover zuzendaria eta Leticia Esain Museoko artelanen zaharberitzailearen eskutik osatu dugu bisita. Museoaren eraldaketa hiru urteko prozesu parte hartzailea izan da, langile guztien iritziak jaso dituena. Era berean, Patxi Irurzun idazleak Museoko 7 koadroekin eratu duen ibilbide pertsonala azaldu digu. Funtsean, proposamen berri bat eskaini digute nafar guztiena den ondarea gizarteratu eta ezagutzera emateko.