Gertukoak
Txakurrekin terapia
Youniren txakur terapia Donibane Lohizuneko ospitalean
Euskadi Irratia | Andoni Lizeaga
Lau urteko Golden Retriever txakurrak komatik atera berri diren gaixoak estimulatzen lagutzen du.
-
Txakurrekin terapia
Abenduan hasi zen Isabelle Joantho txakur hezitzailea Younirekin Donibane Lohizuneko ospilatean terapiak egiten. Lau urteko Golden Retrievier arrazako eme bat da Youni.
Bost saio egin dituzte jada, eta Birgaitze Neurologikoaren saileko arduradunak oso pozik daude emaitzarekin. Gaixoei hitz egiten, begiratzen, mugitzen laguntzen die terapiak; esperientzia baliagarria da oso.
Gaixo gehienak auto istripuen ondorioz koman gelditu eta orain esnatutakoak dira. Gutxieneko konzientzia egoeran daude. Pilotarekin jolasten dira, txakurra laztantzen edo orrazten dute, eta horrek lagundu egiten die.
Isabelle Joanthok dohainik eskaintzen du zerbitzua.