Gertukoak
Herri partaidetza
Herritarrak protagonista Baionako aurrekontuetan, ingurumenaren alde
Euskadi Irratia | Andoni Lizeaga
Baionako Herriko Etxeak aurrekontuko 200.000 euro utzi ditu herritarren esku eta haiek proposatutako 16 egitasmo abiatuko dituzte.
-
Baionako Herriko Etxea
3:26 min
Trantsizio ekologikoaren eta elkarbizitzaren filosofian, herritarrek, elkarteek, eskolek… nahi zuenak aurkez zezakeen bere egitasmoa.
22 proposamen pasa ziren azken bozketara eta herritarren bozei esker 16 ideia aukeratu dituzte aurrera eramateko.
Irabazlea, konpostaje kolektiboarekin lotutako proiektu bat. Bigarren lekuan, Polo auzoko baratzea eta lorategia. Hirugarrena, hiriburu osoan bizikleta aparkalekuak jartzea.
Horiez gain aurrera eramango diren beste proiektu batzuk honakoak dira: Eskoletan, baratzeak, lorategiak, oilategiak eta energia eolikoarekin martxan jarriko diren maketak, Baiona Handian jendea elkartzeko, gauzak trukatzeko eta laborantza ekoizpenak salerosteko lokal bat, argi kutsadura murrizteko ekimena, Ansot aldean xenda bat Baiona, Hiriburu eta Milafranga artean, eta zomorroen “hotela".
Kasik 1.700 baionesek eman dute boza.