Itxi

Gertukoak

Terraza Plana

Ikuskaritzak eginda, Bilboko terrazen % 90ek araudia betetzen dute.

Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega

435 ikuskaritza egin ditu Bilboko Udalak hiri erdiguneko terrazetan azaroaz geroztik. 44 arau ez-betetze bakarrik egon dira eta arauaren gogortasuna medio, gehienak 24 ordutan konpondu dira.

  • Plaza Berria Bilbo Wikipedia

    Bilboko Plaza Berria

    3:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko terrazen araua hautsiz gero ez dute dagoeneko berehalako isun ekonomikorik. Egun, ikuskaritzak esandakoak berehala konpontzen ez badira, hilabetez gal liteke terrazaren lizentzia. Portaera hau errepikatuz gero sei hilabetez kentzen da terraza baimena eta orduan bai isun ekonomikoa ere egon liteke 750 eta 3.000 euro artekoa.

Azaroan hasi zen Bilboko udala ikuskaritzak egiten. 44 kasutan zuzendu beharrekoak topatu ditu, gehienek baina 24 ordutan konpondu dituzte. 4 kasutan bakarrik idatzi behar izan dute adierazpen formal bat, terraza galdu aurretik azken pausoa.

1.450 terraza daude Bilbon, erdiguneko taberna eta jatetxeak ikuskatu ondoren, auzoetara zabalduko da orain ikuskaritza.