Itxi

Gertukoak

Hondakinak

EHUk Gipuzkoako kostaldean zenbat mikroplastiko dagoen ikertuko du

EUSAKDI IRRATIA | DAVID BERAMENDI

Euskal Herriko Unibertsitateko GMT taldeko ikerlariek Kontxako Badia eta Gipuzkoako beste hiru hondartzatako urak aztertuko dituzte.

  • Plastikoak, Gipuzkoako kostaldean.

    Plastikoak, Gipuzkoako kostaldean.

    3:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaile talde bat Gipuzkoako kostaldean dauden mikroplastikoak ari da aztertzen. Horretarako, Aquiarium eta Aztiren laguntzarekin, Kontxako badia eta bete hiru hondartzetako urak ikertuko ditu.

Mikroplastikoak bost milimetro baino gutxiagoko plastikoak dira (askotan, ikusten ez den hondakina) eta, hortaz, arrainek oso erraz irensten dituzte. Bizkaiko Golkoan gero eta gehiago omen daude, baina 'omen' diogu ez baitira gehiegi ikertu. Orain, EHUko ikertzaile hauek egoerak zenbaterainoko larritasuna duen aztertuko dute. Eta bereziki, nondik datozen mikroplastiko hauek.