Itxi

Gertukoak

Zabalguneko korala

Bilboko Zabalguneko koralaren etorkizuna airean

Eusakdi Irratia | Oier Atxalandabaso

1903an sortutako taldea eta Bilbon Zarzuela munduan ikur dena, urtarriletik aurrera entsegu lokalik gabe gera daiteke.

  • Zarzuel

    Zarzuela

    4:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Zabalguneko Korala bere ibilbideko momenturik zailena bizitzen ari da. Bere etorkizuna kolokan dago, urtarrilerako konponbiderik aurkitu ezean, azken 20 urteetan erabili duten espazioa utzi beharko dutelako.

1999an Zabalguneko Korala Beitia familiarekin akordio batera heldu zen, hilero 80 euro ordainduz, haien lokala 20 urtez alokatzeko. Modu honetan, Koralak lokal berdinean egin ditu entseguak urte hauetan zehar. 2020ko urtarriletik aurrera, ordea, hileko 3.000 euroko errenta ordaindu beharko dute eta gastu horri, noski, ezingo diote aurre egin.

Egoera hau ekiditeko, laguntza eskatzen diete erakundeei.

Baikorrak dira taldearen etorkizuna salbatuko dutelakoan.