Itxi

Gertukoak

HERRIKO

Kalitatezko eta tokiko haragia Iparraldeko eskola kantinetan

EUSKADI IRRATIA | ANDONI LIZEAGA

Eskola jantokietan tokiko eta kalitatezko haragia izateko kanpaina abiatu du HERRIKO Iparraldeko ekoizleen sareak. 4000 ikasleri tokiko ekoizpenekin osatutako bazkari berezia eskaini diete.

  • HERRIKO

    HERRIKO

    3:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gero eta ika-mika handiagoa dago haragiaren kontsumoarekin, batez ere eredu industrialean eta horri aurre egiteko prozesu osoa etxean eta behar bezala egitea erabaki zuten Iparraldeko sektoreko profesionalek duela sei urte. HERRIKO haragi saila sortu zuten orduan.

Kasik 300 ekoizle biltzen ditu gaur egun Herriko elkarteak eta urtean 200 tona haragi baino gehiako ekoizten dute. BERTAKOA katering enpresaren bidez banatu dute bazkari berezi hori, Baionako Etxepare lizeoan eta lurralde osoko beste ikastetxe askotan, 4.000 bazkari guztira. Xahalkiz eta barazkiez osatutako gaufre bat, lursagar egosiz lagundua eta txokolate eta masusta gorri moussea desertarako. Bordeleko LE PRINCE NOIR jatetxeko Vivier Durandek prestatu du menu berezi hori. Euskal Herriko Laborantza Ganberak lbabestu du ekimena.