Goiz kronika asteburua
Asteburuan
Katalunia eta Konstituzioaren erreforma, asteburuan 'Goiz Kronika'n
Joxe Juan Ugaldek Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditu solaskide.
Asteburu honetan ere, Kataluniara begira izango da 'Goiz Kronika' albistegia. Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen solasaldian, Begoña Errazti eta Jexu Mari Mujika izango ditugu, Katalunia eta Kostituzioaren erreforma hizpide hartuta.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, eguneko berri nagusien errepasoarekin. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia. 08:30ean, solasaldian izango dira Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika.
Igandean, 07:00etan hasiko da lehen albistegia, eta 09:00etan, berriz, albistegi nagusia.