Goiz kronika asteburua
Asteburuan
Bilboko manifestaziora eta Ekialde Hurbilera begira,'Goiz Kronika'n
Joxe Juan Ugaldek Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditu solaskide.
Asteburu honetan ere, Kataluniara begira izango da 'Goiz Kronika' albistegia. Baina, gainera, Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen solasaldian, 155. artikuluren aplikazioa salatzeko Bilbon deitun manifestazioaz ariko dira Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika, eta Ekialde Hurbila ere izango dute ardatz, Israelgo Estatua sortzea ahalbidetu zuen Balfour adierazpenak ehun urte bete dituelako.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, eguneko berri nagusien errepasoarekin. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia. 08:30ean, solasaldian izango dira Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika.