Goiz kronika asteburua
'Goiz Kronika', asteburuan
Biktimak eta Getxoko gerraontzia, asteburuan, 'Goiz Kronika'n
Larunbateko solasaldian, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.
-
Pasaiako segada izan zen lekua
Biktimak izango ditugu hizpide asteburuan 'Goiz Kronika' saioan. Solasaldian, Froilan Elespe eta Juan Priede zinegotzi sozialisten hilketen urteurrenak eta Pasaiako segadaren 35. urteurrena izango ditugu gogoan. Gainera, Getxora iritsi den Juan Carlos I.a gerraontzia, arrazakeriaren eta Voxen kontrako manifestazioez eta Frantziako txaleko horiez ere ariko gara. Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak; 09:00etan, berriz, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.